Testuingurua
2) Izan aditz nagusi bezala agertzen denean edozein aditz laguntzaile har dezake eta horixe da, hain zuzen ere, lurralde askotan gertatzen dena: a. izan naiz (izan).
b. izan nadin (edin).
c. izan dut (edun).
d. izan dezaket (ezan).
Beste zenbaitetan, ordea, bereizketa egiten dute izan eta ukan erabiliaz: a. izan naiz.
b. izan nadin.
c. ukan dut.
d. ukan dezaket.
3) Bestalde, hau ere esanik dago, izan eta edun aditz laguntzaileen aurrean agertzen den aditz nagusiak aspektu-marka eraman behar du; edin eta ezan, jakina, aditz oinekin bakarrik agertzen dira.
Esan dezagun, azkenik, egin, eutsi eta iro(n) aditzak ere erabiltzen direla laguntzaile modura: a. kanta(tu) da(g)igun = kanta dezagun.
b. ikusi da(g)ian = ikus dezan.
c. ikusi da(g)ikezu = ikus dezakezu.
d. ezkon ezak semea nai doanean, ta alabea al dagianean
e. eman eutsan.
Hauetan denetan aditz laguntzaileak taju bera du: erro desberdina izatean dago diferentzia.
Egin-en gainean eraikitako laguntzaile hauek batez ere bizkaieraz dira erabiliak.
Dena dela, gure laguntzaile tauletan ez ditugu hauek kontuan hartuko.
Gauza bera honakootan ere (eutsi eta iro(n) aditzekin): a. egun baten esan eutsan Marixek.
b. ikus diro(ke).
c. ez diro(ke) ikus.
Azkenik, ohart gaitezen -gi- errodun adizkiak erabiltzen dituzten euskaldunek, euskara batuzko formez baliatu gura dutenean, guzi hau gogoan izan behar dutela.
Horrela, adibidez, ikusi leike bezalako forma bakarrak, adibidez, bi adizki desberdin izkutatzen ditu.